Elay Mexikok Zuzendaritza Orokorreko Lidergoaren garai bat amaitu du

2016/08/01
Joan den uztailaren 29an, Elay Taldearen Zuzendari Orokorra den Santiago Agirregoikoak mexikar langileekin bat eginaz, Emate-Harrera ekitaldia ospatu zuten gure Celayako plantan, bertan orain arte Zuzendaria izan den Xabier Errasti Arambarrik zuzendaritzaren testigua Tomás López Elorduyri pasa bait zion.

 

Lidergo garai berri honekin Lean Manufacturing-en metodologiak indartzea nahi da, ELAY BIDEA ereduaren barnean sustatzen den ikusmira globalarekin jarraituz; Elayren kultura globala eta kulturartekoa sendotuz, Lean ikuspegiaren ildotik bezeroen premiak asetzeko asmoarekin eta gure interes taldeen asebetetzea lortuz, proiektu horretara gehitu garen guztion ekarpena biltzen duelarik, Celay osatzen dugunona, Elay Antzuolako oinarriak eredu.

Gure ongi-etorria, beraz, Celayko Zuzendari berria den Tomás López Elorduyri, aurtengo abuztuaren 15etik aurrera funtzioak bere gain hartuko dituena.