Celay-k bere ingeniaritza-ahalmena indartu du
2016/04/25
Inolako zalantzarik gabe, Mexikon hazkundea ezagutzen ari den sektoreetako bat automobilgintza da: gero eta enpresa gehiago dira herrialdeko erdigunean instalatzeko erabakia hartzen ari direnak.
Desberdintzapenaren bila, garapenarekin konprometituta dagoen eta bezeroarekin lana gertutik egiten duen enpresa bezala, Celay-k trokel eta moldeen diseinurako metalmekanika arloko ingeniaritza prozesua indartu du, hornitzaile-bezero zerbitzuan lan eginaz, bildutako ezagutza teknikoarekin balio erantsi gehiago emanaz eta bezeroa bere produktuaren garapenean babestuz.
Diseinua Mexikon egitearen onurak erantzun-epeak murriztea, aldakorrak diren beharrei egokitzea eta bezeroarekiko hurbiltasuna lortzea dira, besteak beste.