Digitalizazio egoeraren eta hobetzeko ekintza proposamenen azterketa amaitu dugu "Tecnalia"-rekin elkarlanean

2021/06/17
“Tecnalia” Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroarekin 5 arlo aztertu ditugu: Negozio eta Merkatu Estrategia, Industria Prozesuak, Antolaketa eta Pertsonak, Azpiegiturak, eta Produktuak zein Zerbitzuak.

 

Arlo horietan 28 driver hartu ditugu kontuan, hala nola berrikuntza, automatizazioa, merkatuak, jasangarritasuna, langileen prestakuntza, big data, inbertsioak, produktu eta zerbitzu konektatuak...

Gure lantegien digitalizazio-maila hobetzeko 40 ekintza definitu ditugu gure hiru plantetan garatzeko, Antzuolan (Euskal Herria), Celayn (Mexiko) eta Kunshanen (Txina). Hori izango da gure lantegien eta prozesuen eraldaketa digitala bizkortzeko ibilbide-orriaren oinarria 2021-2024rako Plan Estrategikoan.