Elayk bere hausnarketa estrategikoaren prozesua abian jarri du 2021-2024 aldirako

2021/04/13
Garai aldakorrak bizitzen ari gara eta horrelakoetan inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtzen da norabide garbi bat edukitzea.

 

Hori da 2021-2024 aldirako Elay-k abian jarri duen hausnarketa estrategikoak bilatzen duena, datozen urteetarako ibilbide orri bat diseinatzea.

Hiru fase ezberdinetan egingo da. Merkatu azterketa eta prospekzioarekin ekin diogu prozesuari eta orain, Elay-ren etorkizunaren inguruko hausnarketarekin ari gara jarraipena ematen. Ekainean emango diogu amaiera prozesuari hurrengo urteetarako Plan Estrategikoaren definizioarekin.