Ikerketa + Garapena (I+G)
Bezeroekin daukagun elkarlan horri esker, guztiok ditugun esperientzia desberdinak eta “know-how”a elkarrekin banatzerakoan eta unekoak eta etorkizunekoak izan daitezkeen premiak elkarrekin aztertzerakoan, berrikuntza etengabea sustatzen dugu, horrekiko onurak partekatuz eta berrikuntza kontzeptu bera gure aktibitatearen egunerokotasunean sartuz.
Esperientzia urte asko dira guk gaur ditugunak –dagoeneko 50 urte- baina gure jakin-minak lehen urtean bezain bizi jarraitzen du, gizarte eta merkatuko aldaketak erronka interesgarria suposatzen dutelarik gutako bakoitzarentzat.
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako proiektuak, 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez:
- SOSLUCOR - Espedientea: ZL-2024/00304 - Ebaketa zehatzerako lubrikazio jasangarri, errendimendu handiko eta funtzionamendu garbiko soluzio berriak garatzea. (Info. gehiago)
- EFENIA - Espedientea: ZL-2024/00516 - Adimen Artifizialaren bidez Energia-Eraginkortasun Industrial baterako kopilotua. (Info. gehiago)
- IA4GISA - Espedientea: ZE-2024/00045 - Automobilgintzaren sektorean Ingurumen-Inpaktua Kudeatzeko azpiegitura deszentralizatua (Scope 1-2-3). (Info.gehiago)
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzen programa enpresentzat:
- Espedientea: 008-PROT-2022 - Hondakinen sorrera nabarmen murriztea duen gainazal-tratamendu aurreratuko lerroan egindako inbertsioa. (Info. gehiago).
- Espedientea: 039-PROT-2023 - Industriako efluenteen tratamendua Elay-Lan galdategiko instalazioan, bero-ponpa bidez hutsean lurruntzeko instalazioaren bidez. (Info. gehiago).