Beste prozesuak
Ebaketa zehatzaren jarduerari osagarria den bigarren mailako eragiketa gama zabal bat eskaintzen diogu bezeroari, gure produktuaren balore erantsia handituz.
Gure lantegien fabrikazio prozesuan hurrengo bigarren mailako eragiketak integratuak dauzkagu: tenplaketa bainitikoa, Nikel-Kromo estaldurak, artezketa, lixatua, soldadura, tolesteak , zepilatua,…
Horretaz gain, gure plantetatik gertu dagoen hornitzaile sare bat dugu, teknologikoki ongi ekipatua dagoena eta horrek gure bezeroen eskakizunetara malgutasun handiarekin egokitzeko aukera ematen digu.
Azpikontratatutako prozesuen artean hurrengoak daude: mekanizatuak, tratamendu termikoak, akaberak, e.a. Prozesu osagarriak ere integratzen ditugu bezeroaren beharretara egokitzeko.